Dressed to Kill (1980ko filma)
- Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dressed to Kill (argipena)».
Dressed to Kill (1980ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1980 | |||
Izenburua | Ölüme Kuşanmak | |||
Mugimendua | New Hollywooda | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Neo-noirra, beldurrezko zinema, thrillerra, erotic thriller (en) , Film erotikoa, LGBTeei buruzko filma, film dramatikoa, misteriozko zinema eta Slasherra | |||
Iraupena | 105 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | New York eta Filadelfia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Brian De Palma | |||
Gidoigilea(k) | Brian De Palma | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | George Litto | |||
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures | |||
Ekoizle eragilea | Samuel Z. Arkoff | |||
Edizioa | Gerald B. Greenberg (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Pino Donaggio | |||
Argazki-zuzendaria | Ralf D. Bode | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
kronologia | ||||
|
Dressed to Kill (euskaraz Erailtzeko Jantzia) 1980ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film bat da. Michael Caine, Angie Dickinson, Nancy Allen eta Keith Gordon aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu zen garaian hautsak harrotu zituen, bere sexu eta bortizkeri eszenak zirela eta. Askok Brian De Palmaren film onenen artean sailaktu ohi dute, norbaitek baita onena bezala ere.
Hasiera batean De Palmak Kate Millerren papera Liv Ullmann norvegiar aktoreari eskeini zion, baina honek behin gidoia irakurri eta zeuzkan bortizkeria eszenen ondorioz antzezteari uko egin zion. Hortaz, papera Angie Dickinson aktoreak jaso zuen. Aldiz, Sean Connery aktoreari Rober Ellioten papera eskeini zitzaion, eta eskoziarrak gogo biziz baiezkoa eman zuen, baina azkenean lanez gainezka zegoela eta filma honetan parte hartzeari uko egin behar izan zion, honenbestez papera antzeztearen ardura Michael Caine aktoreak jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kate Miller (Angie Dickinson), sexualki asegabea sentitzen den New Yorkeko auzune bateko etxekoandre ezkondu eta seme-alabadun bat da. Robert Elliott (Michael Caine) psikoanalistaren kontsultara joan ohi da. Bere gaztaroa alferrik galdu zuela sentitzen duenez, psikoanalista limurtzen saiatuko da, baina hark bere limurkeriei uko egiten dienez, Katek kontsulta utzi eta kalera irtengo da.
Museo batean dagoela, Katek ezezagun batekin (Ken Baker) lakrikunkeriatan hasiko da, azkenean tentaldian eroriz. Biak taxira batera igo eta ezezagunaren etxebizitzara iristean txortan egingo dute. Baina ezerezean geratuko den gertakaria zorigaiztokoa bilakatuko da: Katen etxebizitzatik atera eta kalean dagoenean, bere ezkontza eraztuna ezezagunaren etxean ahaztu duela jabetuko da, hortaz, ezezagunaren etxebizitzara itzuliko da, baina bere eraztuna jasotzerakoan, paper batzuk topatu eta haietan ezezagunak sexu-transmisiozko gaixotasun bat duela irakurriko du. Erabat izuturik, etxebizitza laga eta igogailuan sartuko da, baina ateak irekitzean eguzkitako betaurrekoak dituen emakume ilehori garai bat agertu eta ustekabean bizargile laban batekin Kate erailko du. Une hartatntxe, emagaldu gazte batek (Nancy Allen) erailketa igogailuko ispiluaren bidez ikusiko du, erailketaren susmagarri nagusia bilakatzeaz gain hiltzailearen jomuga ere izango delarik.
Ilehoria berez oraindik ez da emakume bat, "gizonezko baten gorputzean dagoen emakume bat" baizik, Katen teraupeta berberaren kontsultako Bobbi izeneko bezeroa (William Finley), eta Elliot doktoreak haren sexu aldaketa ebakuntzarako baimenik ez ematearen ondorioz guztiz sumindu eta serieko-hiltzailea bilakatua dena.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Caine: Robert Elliot doktorea
- Angie Dickinson: Kate Miller
- Nancy Allen: Liz Blake
- Keith Gordon: Peter Miller
- Dennis Franz: Marino detektibea
- David Margulies: Levy doktorea
- Ken Baker: Warren Lockman
- Susanna Clemm: Betty Luce
- Brandon Maggart as Cleveland Sam
- Norman Evans: Ted
- Bill Randolph: Chase Cabby
- Fred Weber: Mike Miller
- Erika Katz: Igogailuko neska (krediturik gabe)
- Marjorie Lee Thoreson: Erizaina
- William Finley: Bobbiren ahotsa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dressed to Kill filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Dressed to Kill filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1980ko filmak
- Brian De Palmak zuzendutako filmak
- Brian De Palmak idatzitako filmak
- Michael Cainek antzeztutako filmak
- Angie Dickinsonek antzeztutako filmak
- Nancy Allenek antzeztutako filmak
- Keith Gordonek antzeztutako filmak
- Dennis Franzek antzeztutako filmak
- David Marguliesek antzeztutako filmak
- William Finleyk antzeztutako filmak
- Samm-Art Williamsek antzeztutako filmak
- Mark Margolisek antzeztutako filmak
- Anneka Di Lorenzok antzeztutako filmak
- George Littok ekoitzitako filmak
- Orion Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Neo-noir
- Thrillerrak
- Film erotikoak
- Nortasun disoziatibo desorekari buruzko filmak
- Transgeneroei buruzko filmak
- Prostituzioari buruzko filmak
- Beldurrezko filmak
- New Yorken girotutako filmak